Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2019ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5608

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitzaio ILZ 22157 zenbakidun agenteari Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2019ko urriaren 16ko Ebazpena. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2019ko urtarrilaren 23ko Ebazpenaren bidez deitutako Brigada Mugikorrean espezializatzeko ikastaroetan sartzeko hautaketa prozeduraren barruan eman da ebazpen hori.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Arkauti, 2019ko azaroaren 21a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala