Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2019ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5607

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 00972-0012801 espedienteko erabilera turistikorako etxebizitza artxibatzeko ebazpena.

Administrazioari egotz ezin zaizkion arrazoiengatik, ezinezkoa izan da 00972-0012801 espedienteko erabilera turistikorako etxebizitza artxibatzeko ebazpena zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

EGINTZAREN LABURPENA

Eranskinean zehazten den interesdunari adieraztea, bera baita jardueraren titularra, 00972-0012801 espedientean erabilera turistikorako etxebizitza artxibatzeko ebazpena eman dela.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, interesdunaren eskubide eta interes legitimoetarako argitalpen osotik erator litekeen lesio posible oro saihesteko, adierazten da jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri duela. Horretarako, bere nortasuna edo gure ordenamendu juridikoak onartutako baliozko bideren baten bidez emandako ordezkaritzarena egiaztatu beharko du aurrez, 15 egun balioduneko epean iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Lurralde Bulegoan (Concha jeneralaren kalea 23, Bilbao).

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 21a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala