Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2019ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

MUSKIZKO UDALA
5581

IRAGARKIA, Enplegu Publikoaren bigarren Eskaintzari buruzkoa.

Alkate-udalburu jaunak honako dekretu hau eman du 2019ko azaroaren 18an:

2019ko azaroaren 18an behin betiko onetsi ziren 2019ko ekitaldirako lanpostuen zerrenda eta plantilla organikoa, honako hau oinarri:

Lehenengoa.– Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bai eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikuluan ezarritakoarekin ere, zeinen bitartez ezarri den lan-eskaintza publikoarekin beteko direla langile berriekin bete behar diren aurrekontu-izendapeneko giza baliabideen premiak; eta plantillan egondako aldaketak eta udal-arloetako arduradunek adierazitako langileen premiak aztertuta, negoziazio kolektiboa egin ostean, Muskizko Udaleko 2019. Urterako bigarren lan-eskaintza publikoa onetsiko da, dekretu honen eranskinean jasotako aginduekin bat etorriz.

Bigarrena.– Bigarren Lan-eskaintza publikoa bat dator 2018. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan adierazitako irizpideekin, sartuko diren langile berriei dagokionez.

Hirugarrena.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen V. tituluan xedatutakoa betetze aldera, hizkuntza-normalizazioari buruzkoa, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzeko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan xedatutakoa ere, eta bere garaian Eusko Jaurlaritzan eskumena zuten organoek egindako txostenekin bat etorriz, eranskinean ezarritakoak izango dira lan-eskaintza publikoan jasotako plazen hizkuntza-eskakizunak.

Hizkuntza-eskakizuna berekin duten plazei dagokienez, dagozkien deialdietan zehaztuko direnak, hori betetzea sartzeko derrigorrezko betekizuna izango da. Gainera, horien oinarrietan zehazten den moduan egiaztatuko dira.

Hizkuntza-eskakizuna esleituta ez duten plazen kasuan, euskara merezimendutzat hartuko da, eta horri egokitu zaion ehunekoa ez da inolaz ere izango hautaketa-prozesuan zehar lortu daitekeen gehieneko puntuazioaren ehuneko bost baino txikiagoa eta ehuneko hogei baino handiagoa, esleitutako eskakizunen arabera.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz, hauxe

DEKRETATZEN DUT:

Lehenengoa.– 2019. urteari dagokion bigarren lan-eskaintza publikoa onestea.

Bigarrena.– Dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Muskiz, 2019ko azaroaren 18a.

Alkatea,

BORJA LIAÑO ABARRATEGI.

ERANSKINA
SISTEMA IREKIA
(Ikus .PDF)
IZENDAPEN LIBREA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala