Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, Onarpen-unitateko Ospitalez Kanpoko Arloan Pertsonal Administratiboaren ekipoburu lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdiari dagokiona.
Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak deialdia egin du Onarpen-unitateko Ospitalez Kanpoko Arloan Pertsonal Administratiboaren ekipoburu lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila honako helbide honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera aurkeztu beharko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, bertan adierazten den epean.
Donostia, 2019ko azaroaren 21a.
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.