Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2019ko azaroaren 19koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Cristina Maria Lasa Ochoteco andreak gainditu egin duela 2019ko ekainaren 26ko Ebazpenak (EHAA 2019-07-11) dei egindako hautapen prozesua, Estetika eta Arteen Teoria jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Cristina Maria Lasa Ochoteco andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. Nan zkia.: ***2316**. Kodea: AGC8L1 – D00115-15. Jakintza arloa: Estetika eta Arteen Teoria. Saila: Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia. Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Estetika I: argien mendea».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2019ko azaroak 19a.
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.