Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2019ko abenduaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5573

811/2019 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena. Honen bidez, lau urterako izendatu da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Victor Bustamante Madariaga jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Errekurtso eta Prozesu Asistentzialen Analisiko Atal Sanitarioko buru.

478/2019 Ebazpenaren bitartez, ekainaren 24koa, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzan, Errekurtso eta Prozesu Asistentzialen Analisisko Atal Sanitarioko buru buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabide bakarra baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Victor Bustamante Madariaga jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzan, Errekurtso eta Prozesu Asistentzialen Analisisko Atal Sanitarioko buru.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Victor Bustamante Madariaga jauna/andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzan, Errekurtso eta Prozesu Asistentzialen Analisisko Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2019ko azaroaren 18a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28.artikuluko 6.atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Bilbao-Basurtuko Pertsonaleko zuzendaritzari eta Giza Baliabideen Plangintza eta Kudeaketarako zuzendariordetzari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.


Azterketa dokumentala