Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2019ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5525

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 450/2019 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

450/2019 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez (abenduaren 18ko EHAA, 242. zk.) deitutako Ertzaintzaren oinarrizko eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Hau da aurkaratutako jarduketa: 2019ko irailaren 3ko Ebazpena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez deitutako hautaketa-prozeduraren bitartez hautatutako pertsonen zerrenda.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko azaroaren 20a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala