Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2019ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5521

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita erabilera turistikorako etxebizitza 00619-0012801 espedientean artxibatzeko ebazpena.

Administrazioari egotz ezin zaizkion arrazoiengatik, ezinezkoa izan da erabilera turistikorako etxebizitza 00619-0012801 espedientean artxibatzeko ebazpena pertsonalki jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

EGINTZAREN LABURPENA

Eranskinean zehazten den interesdunari adieraztea, bera baita jardueraren titularra, 00619-0012801 espedientean eman dela erabilera turistikorako etxebizitza artxibatzeko ebazpena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, interesdunaren eskubide eta interes legitimoetarako argitalpen osotik erator litekeen lesio posible oro saihesteko, adierazten da jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri duela. Horretarako, bere nortasuna edo gure ordenamendu juridikoak onartutako baliozko bideren baten bidez emandako ordezkaritzarena egiaztatu beharko du aurrez, 15 egun balioduneko epean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Lurralde Bulegoan (Concha jeneralaren kalea 23, Bilbao).

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 20a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala