Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2019ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5512

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita letradu instrukziogileak zehapen-espediente baten frogaldia irekitzea erabaki duela Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen prozeduran.

Aipatutako frogaldia irekitzeko erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Hamar egun balioduneko epea dago egoki iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko. Epe horretan, erabakiaren testu osoa aztertu ahal izango da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 15a.

Instrukziogilea,

MARTA RICO MENDIGUREN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala