Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2019ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5506

771/2019 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko (BOMS) zuzendari gerentearena. Haren bidez, zuzentzen dira uztailaren 29ko 595/2019 Ebazpeneko akatsak. Bertan deialdia argitaratu zen, Osasun Zerbitzuko buru lanpostu bat betetzeko, lehiaketa bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko BOMSeko Kudeaketa Sanitarioko Unitatean (KSU).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidali den testuko hutsak edo omisioak zuzenduko ditu Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako huts bat antzeman da BOMSeko zuzendari gerentearen uztailaren 29ko 595/2019 Ebazpenean, hirugarren oinarriaren 2. puntuan. Ebazpena 2019ko azaroaren 13an argitaratu zen, EHAAko 216. zenbakian.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– hirugarren oinarriaren 2. puntua zuzentzea.

Hau esaten du:

«c) Eskatu den titulazioaren fotokopia konpultsatua: Medikuntzako lizentzia, Psikiatriako espezialitatea.»

Hau esan behar du:

«c) Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua.»

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzako web-orrian eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2019ko azaroaren 18a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala