Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2019ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ASTIGARRAGAKO UDALA
5449

IRAGARKIA, Astigarragako Udaleko funtzionarioen plantillan, Udaltzaingoan, hutsik dagoen ofizialordearen plaza bat txanda irekian eta lehiaketa-oposizioaren bidez jabetzan betetzeko deialdiari buruzkoa.

2019ko azaroaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (213. k.), osorik argitaratu dira deialdi hau arautuko duten oinarriak: Astigarragako Udaleko funtzionarioen plantillan, Udaltzaingoan, hutsik dagoen ofizialordearen plaza bat, Administrazio Bereziko Eskalako eta Zerbitzu Berezien Azpieskalakoa, txanda irekian eta lehiaketa-oposizioaren bidez jabetzan betetzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdi hau dela-eta aurrerantzean egin behar diren iragarkiak argitaratzeko, oposizioko oinarrietan jasotakoa hartuko da kontuan.

Astigarraga, 2019ko azaroaren 14a.

Alkatea,

XABIER URDANGARIN LASA.


Azterketa dokumentala