Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2019ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LEGAZPIKO UDALA
5448

IRAGARKIA, 2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Pertsonaleko gaietan dauzkan ahalmenak erabiliz, 2019ko azaroaren 11n egin den Udal Gobernu Batzordeak honakoa erabaki du:

1.– Legazpiko Udal Osoko Bilkurak onartutako Lanpostuen Zerrendarekin bat eginez, 2019. urteko Lan Eskaintza Publikoa onartzea:

– Igeltzero Ofiziala:

Sailkapen taldea: C2.

Betegabeko lanpostuen kopurua: 1.

Beteko diren lanpostuen kopurua. 1.

Hizkuntza-eskakizuna: 1.

Sarbidea: Txanda librea.

Harremana: Funtzionarioa.

– Harreragilea:

Sailkapen taldea: C2.

Betegabeko lanpostuen kopurua: 1.

Beteko diren lanpostuen kopurua. 1.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Sarbidea: Txanda librea.

Harremana: Laborala.

– Arkitektoa:

Sailkapen taldea: A1.

Betegabeko lanpostuen kopurua: 1.

Beteko diren lanpostuen kopurua. 1.

Hizkuntza-eskakizuna: 4.

Sarbidea: Txanda librea.

Harremana: Funtzionarioa.

– Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agentea:

Sailkapen taldea: C1.

Betegabeko lanpostuen kopurua: 1.

Beteko diren lanpostuen kopurua. 1.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Sarbidea: Txanda librea.

Harremana: Funtzionarioa.

2.– Honako iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki hori jakinarazten dizut aipatu erabakiak arduralaritza-bideak ahitzen dituela adieraziz eta erabaki horren aurka adierazpena egiten den hurrengo egunetik eta bi hileko epean Donostian egoitza duen Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango duzu, horrek egoki deritzun beste edozein errekurtso jartzeko aukera eragotziko ez dizularik.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu ebazpena eman duen organoari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

Legazpi, 2019ko azaroaren 12a.

Alkatea,

KOLDOBIKE OLABIDE HUELGA.


Azterketa dokumentala