Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2019ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

DURANGOKO UDALA
5444

IRAGARKIA, izendapen askeko sistemari jarraituz Durangoko Udaleko udaltzain ofizial lanpostua betetzeko izendatzeari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzordearen 2019ko apirilaren 9ko akordio bidez onartu ziren Durangoko Udalean udaltzain ofizialaren lanpostua izendapen askeko prozeduraren bidez betetzeko deialdia eta deialdiko oinarri-arauak.

Oinarri-arauak 2019ko apirilaren 30ean argitaratu ziren Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta dagokion laburpena, 2019ko ekainaren 12an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

1567 zenbakidun alkatearen dekretu bidez, 2019ko uztailaren 29koa, Amaia Frontaura Sanchez andrea, izendapen askearen bidez, Durangoko Udalaren udaltzaingoaren ofizial izendatu zen; lanpostuaren kodea 411 izanik eta azpi-kodea 3 2; destinoa, udaltzaingoa, 2019ko abuztuaren 1eko dataz. Halaber, ebazpenaren laburpena argitaratu zen BAOn eta EHAAn.

1567 zenbakidun alkatearen dekretuaren gaineko iragarkia, BAOren 155. zenbakian argitaratu zuen 2019ko abuztuaren 16an.

1782 zenbakidun alkatearen dekretu bidez honako hau ebatzi zen:

Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea 2019/1567 dekretua.

Bigarrena.– Izendapen askearen sistema bidez, udaltzaingoaren ofizial-orde Amaia Frontaura Sanchez andrea izendatzea Durangoko Udalaren udaltzaingoaren ofizial postua betetzeko; lanpostuaren kodea 411 izanik eta azpi-kodea 3 2; destinoa, udaltzaingoa, 2019ko abuztuaren 1eko dataz.

Hirugarrena.– Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebazpen honen laburpena.

Durango, 2019ko urriaren 24a.

Antolakuntza alkateordea,

IKER URKIZA QUILEZ.


Azterketa dokumentala