Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2019ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5420

1359/2019 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, martxoaren 6ko 306/2018 Ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Fak. Esp. GSUko Mediku kategorian lotura estatutarioko izaera lortzeko hautaketa-probetako epaimahai kalifikatzailea izendatzen da.

Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 306/2018 Ebazpena aldatzea, Fak. Esp. GSUko Mediku kategoriako Epaimahaikidearen osaerari dagokionean, horrela:

a) Michol González Torres andrearen izendapena Presidente titular gisa ezeztatzea.

b) Frumencio Molinero Gutiérrez jaunaren izendapena Presidente ordezko gisa ezeztatzea.

c) Julián Salvador Blanco jauna Presidente titular izendatzea.

d) Gemma Fernández Peñalba andrea Presidente ordezko izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana