Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2019ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5169

IRAGARKIA, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen zenbait ebazpen jakinarazten dituena, zeinen bidez hasiera ematen baitzaie Segurtasun Saileko langileei ordaindutako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainen ordainketan egin ez diren PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan ordaindutako zenbatekoak itzultzeko prozedurei.

Eranskinean zerrendatzen diren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenen bidez, prozedurak hasi dira Eusko Jaurlaritzak Foru Ogasunei ordaindutako zenbatekoak itzultzeko erreklamatzeko. Zenbateko horiek, hain zuzen ere, PFEZaren konturako atxikipenen kontzeptuan, ez zaizkie atxiki eranskinean identifikatuta dauden Ertzaintzako langileei zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainen ordainketan.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du. Ohar hauek kontuan izan behar dira:

1.– Espedientea eta ebazpen horien testu osoa eskuragarri dituzte Gurenet atarian eta Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.

2.– Interesdunek hamar egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko. Froga horiek egokiak izan behar dira eta ez dira espedientean jasota egon behar. Era berean, alegazioak edo froga-proposamenak egiten ez badituzte, ados daudela ulertuko da.

Epe hori igarota, eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak ikusita, prozedurari amaiera ematen dion administrazio-egintza emango da, eta bidezkoa den ebazpena eman ere bai.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 25a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala