Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2019ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5168

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak erabaki duela zehapen-prozedura bat hastea. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen prozeduraren bidez.

Aipatutako haste-erabakiaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan, (Donostia kalea 1, Lakua 1, 8. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz), bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen duen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, eta frogaldia eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 29a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana