Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2019ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5153

EBAZPENA, 2019ko urriaren 25ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Vitoria-Gasteizko tranbia Salburura luzatzeko eraikuntza-proiektua. 2. fasea. Lan zibila»k ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.

2019ko urriaren 25eko Ebazpenaren bidez, «Vitoria-Gasteizko tranbia Salburura luzatzeko eraikuntza-proiektua. 2. fasea. Lan zibila» onetsi zen.

Proiektuaren helburua, eraikuntza-proiektu batean, Gasteizko tranbia Salburura luzatu ahal izateko beharrezkoak diren obrak definitzea da.

Proiektu horren abiapuntuko oinarria eta geroagoko garapena oraingo tranbia-zerbitzua Gasteizko ekialderantz zabaltzeko beharraren barruan kokatuta dago, hiriaren erdigunetik abiatzen den eta Salburua auzoaren iparraldean amaitzen den trazatu baten proposamenaren bidez.

Proiektuak tranbia-plataforma 2.575 metroz luzatzea aurreikusten du, zabalera metrikoko bide bikoitzean. Luzapen hori Floridan aurreikusitako geltokian hasiko da, eta Salburua auzoko iparraldean kokatutako geltoki berrian amaituko da, Juan Carlos I. etorbidean.

Tranbiarako proposatzen den linea-luzatzeari esker, hobetu egingo da hiriaren ekialdean dauden auzoen –zehazki, Santa Luzia eta Salburua auzoen– zuzeneko lotura erdigunearekin, Lakuako autobus-geltokiarekin eta gaur egun garraio-lineek dituzten aldeekin. Halaber, auzo horiek lotu ahal izango dira hiriaren hegoalderantz doan linea berriarekin, eta Unibertsitatearekiko lotura ere ezarri ahal izango da.

Lurzoruak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, Proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzen eranskinean lurzatien zerrenda eta planoak azaltzen ditu.

Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloan jarduerak betearazteko beharrezko desjabetze-espedienteak tramitatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 22.1.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera. Dekretu horrek indarrean dirau Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren Lehen Xedapen Iragankorrean xedatutakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten oinarrizko proiektuak edo trenbide-lineak, horien tarteak edo tren-azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin dakar onura publikoaren edo gizarte-intereseko deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea ere, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berekin dakarren arren proiektuaren eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.

Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jendaurrean jartzea «Vitoria-Gasteizko tranbia Salburura luzatzeko eraikuntza-proiektua. 2. fasea. Lan zibila»k ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, hamabost (15) egun balioduneko epean, ebazpen hau azkena argitaratu eta biharamunetik aurrera, alegazioak aurkeztu ahal izateko, egin litezkeen okerrak zuzentze aldera, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Aipatu den epean, ondasunen eta eskubideen zerrenda Gasteizko Udaletxeko iragarki-oholean ere jarriko da jendaurrean.

Honen berri eman da denak jakitun izan daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 25a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana