Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2019ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5149

EBAZPENA, 2019ko urriaren 28koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratu diren zenbait ebazpen Segurtasun Sailaren Gurenet atarian, 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bederatzigarren oinarriak aurreikusten duena betetzeko (C168, C169 eta C170).

Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi eta argitaratu zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko izendapen askearen (C168) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C169 eta C170) sistemen bidez. Bada, ebazpen horren hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak –apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatuta– emandako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea Segurtasun Sailaren Gurenet atarian 2019ko urriaren 10ean eta 28an, hurrenez hurren, argitaratu direla Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko urriaren 10eko eta 25eko ebazpenak. Aipatutako lehenengo ebazpenaren bidez, deialdiaren bederatzigarren oinarriaren 1. atala betetzeko hornitu beharreko zuzkiduren zerrenda handitzen da; eta, bigarren ebazpenaren bidez, bederatzigarren oinarriaren 2. atalak xedatutakoa ere betearazten da. Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bitartez egin zen deialdia, Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzako lanpostuak hornitzeko izendapen aske eta merezimendu berezien bidezko prozeduran (C168, C169 eta C170).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 28a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala