Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2019ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5141

1306/2019 EBAZPENA, urriaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez izendatzen da Gipuzkoako Erradioterapia, Onkologia Mediko eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko unitateburu lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 513/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko uztailaren 10eko 130 zk.ko EHAAn argitaratua), Gipuzkoako Erradioterapia, Onkologia Mediko eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko unitateburu lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.

Balorazio Batzordeak Zuzendaritza Nagusi honi egindako proposamena ikusita, eta Onkologikoa osasun-zentroko Zuzendaritza-organoak hura berretsi ondoren, Sara Arévalo Lobera andrea izendatu da Gipuzkoako Erradioterapia, Onkologia Mediko eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko unitateburu.

Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 28. artikuluan (hirugarren arau komuna), Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzeari buruzko uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan, eta, osasun-zerbitzuak emateari dagokionez, Osasun Sailaren eta Onkologikoa Fundazioaren arteko atxikimendu-hitzarmenean (2019ko urtarrilaren 22ko 15. zk-ko EHAAn argitaratua, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren abenduaren 28ko 169/2018 Ebazpenaren bidez) xedatutakoaren arabera, Onkologikoa osasun-zentroko Zuzendaritza-organoak berretsi ondoren, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Sara Arévalo Lobera andrea izendatzea Gipuzkoako Erradioterapia, Onkologia Mediko eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko unitateburu, 2019ko azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Donostialdeko ESIari eta Onkologikoa osasun-zentroari jakinarazi behar zaie.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 11n.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala