Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2019ko urriaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5038

EBAZPENA, 2019ko urriaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez ikastetxe pribatuei edo gizarte-ekimenezkoei dirulaguntzak ematen baitzaizkie 2018-2019 ikasturteko bigarren txandan Irale programa dela-eta irakastorduetan euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko apirilaren 30eko Aginduan (EHAA, 2019-05-16), Irale programa dela-eta 2019. urtean irakastorduetan euskara-ikastaroren bat egiteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deialdia argitaratu zen.

Ikastetxeek aurkeztu diren eskabideak aztertu ondoren eta 2018-2019 ikasturteko bigarren txandan ikastaro horiek egiteko aukeratuak izan diren irakasleen zerrenda ofiziala kontuan harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea 2018-2019 ikasturteko bigarren txandan irakastorduetan euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkotzagatiko berariazko dirulaguntzak jasoko dituzten ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenezkoen zerrenda, ebazpen honetan ezarritakoaren arabera.

Eranskinean adierazten da zein diren irakasle liberatuen zerrenda, bai eta ikastetxe bakoitzak zenbat diru jasoko duen ere.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 15a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala