Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2019ko urriaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5037

EBAZPENA, 2019ko urriaren 7koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez irekitzen baita eskabideak aurkezteko epea 2020-2021 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko, eta 2016-2017ko ikasturterako zenbat unitate itunduko diren zehazteko.

Agindu beraren II. kapituluan dago ezarrita zein diren betekizunak eta prozedura itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko indarraldian zehar.

Hori dela eta, agindu horren 4.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Jakitera ematea ireki dela eskabideak aurkezteko epea 2020-2021 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko; epe horrek 2018ko azaroaren 1etik 2018ko azaroaren 30era iraungo du, biak barne.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala