Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2019ko urriaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4896

EBAZPENA, 2019ko irailaren 2koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia ebazten baita bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta gainerako toki-entitateentzako laguntzetarako.

Apirilaren 24ko 57/2018 Dekretuaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako dirulaguntzak arautu ziren.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2019ko martxoaren 22ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta gainerako toki-entitateentzako laguntzetarako.

Deialdiaren ebazpeneko 7. artikuluarekin bat etorriz horretarako izendatutako balorazio-batzordeak proposamen bat egin du dirulaguntzak emateko, eta, hori ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskineko zerrendako erakundeen eskabideak kanporatzea, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.

Bigarrena.– II. eranskineko zerrendako erakundeei laguntzak esleitzea, eranskinean bertan adierazitako zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– III. eranskineko zerrendako erakundeei laguntzak ukatzea, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioke Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiari, hilabeteko epean, hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 2a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

I. ERANSKINA
KANPORATUTAKO ERAKUNDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ERAKUNDE ESLEIPENDUNAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ERAKUNDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala