Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2019ko urriaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4887

AGINDUA, 2019ko irailaren 24koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Emandako giza esnearen euskal bankua martxan jarri eta hari jarraipena egiteko eta edoskitze naturala sustatzeko Batzordeko kideak.

2018ko urriaren 25ean indarrean jarri zen urriaren 16ko 146/2018 Dekretua, zeinaren bidez sortzen baita emandako giza esnearen euskal bankua, eta ama-esnea atzeman, atera, prozesatu, banatu eta administratzeko baldintzak ezartzen, norberaren seme edo alaba elikatzeko eta besteri emateko.

146/2018 Dekretuaren 1. artikuluari jarraikiz, arau honen helburua da esparru arauemaile bat ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan giza esnea eman, atera, ebaluatu, prozesatu, gorde, biltegiratu, banatu eta erregistratzeko.

Arau honen helburuak lortzeko, eta 14.1 artikuluarekin bat etorriz, Emandako giza esnearen euskal bankua martxan jarri eta hari jarraipena egiteko eta edoskitze naturala sustatzeko Batzordea eratzen da. Batzordea aholku-emailea izango da eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari atxikita egongo da.

Dekretuaren 14.2 artikuluari jarraikiz, Batzordeak hamabi kide izango ditu, eta horietako bi batzordeburua eta idazkaria izango dira.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako jaun-andre hauek izendatzea Emandako giza esnearen euskal bankua martxan jarri eta hari jarraipena egiteko eta edoskitze naturala sustatzeko Batzordeko kide:

Batzordeburua:

– Miguel Sánchez Fernández, Osasun Sailaren ordezkaria. Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

Idazkaria:

– María Villaverde Suanzes, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren ordezkaria.

Bokalak:

– Mayra López Rodríguez, osasun-antolamenduko eta -egiaztapeneko teknikaria, Osasun Sailaren ordezkaria.

– Adelina Pérez Alonso, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkaria.

– Miguel Ángel Pérez Vaquero, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren ordezkaria.

– Miren Aintzane Euba López, neonatologiako profesionala, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Neonatologiako Zainketa Intentsiboetako Unitatearen ordezkaria.

– Ana Aguirre Unceta-Barrenechea, neonatologiako profesionala, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Neonatologiako Zainketa Intentsiboetako Unitatearen ordezkaria.

– María García Franco, erizaina, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Neonatologiako Zainketa Intentsiboetako Unitatearen ordezkaria.

– Isabel Larburu Aristizabal, erizaina, Donostiako Unibertsite Ospitaleko Neonatologiako Zainketa Intentsiboetako Unitatearen ordezkaria.

– Maria Catalina Legarra Pellicer, lehen mailako arretako emagina.

– Adelina García Roldán, edoskitze naturala sustatzen duten elkarteen ordezkaria.

– José Rodríguez Murcia, lehen mailako arretako pediatrian espezializatutako medikua.

Bigarrena.– Osaera honen hurrengo berritzeak Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez egingo dira, Batzordean ordezkatuta dauden organoen pertsona arduradunak haien ordezkariak izendatu eta gero.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 24a.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala