Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2019ko urriaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4885

AGINDUA, 2019ko urriaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Bilboko udalerrian (Bizkaia) Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko.

Aztertu da «Kunsthal, Kooperatiba Elkartea» erakundearen ordezkariak aurkeztutako baimen-eskaera, zeinaren bidez baimena eskatzen baitzuen Bilboko udalerrian (Bizkaia) Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua, arte-irakaskuntzak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 6ko BOE); otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak finkatzen dituena (apirilaren 9ko BOE) eta maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretua, Diseinuko Graduko goi-mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen du (ekainaren 5eko BOE), eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematen da jarraian zehazten den ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko:

Kode zenbakia: 48019717.

Izen generikoa: Goi-mailako Diseinuko Ikastetxe Baimendua.

Izen espezifikoa: «Kunsthal».

Titularra: Kunsthal, Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Matiko kalea 6.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

– Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzak:

● Espezialitatea: «Barne-diseinua». Edukiera: talde bat.

● Espezialitatea: «Diseinu grafikoa». Edukiera: talde bat.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion irakaskuntzak emateko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

4. artikulua.– Baimendutako irakaskuntzak egun indarrean dagoen antolamendu akademikoak ezarritakoari jarraituz irakatsiko dira, eta irakaskuntza horietan edozein aldaketa egin nahi izanez gero, beharrezkoa izango da Hezkuntza Sailaren baimena izatea.

5. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion baimena eskatzera.

6. artikulua.– Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 23. artikuluaren arabera, emandako baimena baliogabetu egingo da ikastetxeari baimena ematerakoan jarraitutako araudiak ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, edo baimenduta dituen irakaskuntzak egungo indarreko antolamendu akademikoak ezarritako arauen arabera irakatsiko ez balira.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ikastetxea sortzeko eta jardunean jartzeko emandako baimenak 2019-2020 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak eta ikastetxea Ikastetxeen Erregistroan inskribatzea ekarriko du.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala