Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2019ko urriaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4884

AGINDUA, 2019ko urriaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Amurrioko (Araba) «Virgen Niña» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko.

Aztertu da Amurrioko «Virgen Niña» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak abiarazitako espedientea, ikastetxe horren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatzeko dena.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duen erakundeak horri buruzko txostena eman du.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematen da «Virgen Niña» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko: aurrerantzean, «Amaurre» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua izango du izena. Ikastetxeak 01000068 kode-zenbakia du, titularra «Bidaide Fundazioa» erakundea da eta ikastetxearen egoitza Amurrioko (Araba) Dionisio Aldama kaleko 16an dago.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala