Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak

Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2019ko urriaren 21a, astelehena

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4862

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena, «Agindua, 2019ko urriaren 8koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira arauak Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-ekintzailetza sustatzera bideratutako 2019ko laguntza-programarako, eta laguntza horien deialdia egiten».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

2019ko urriaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (195. zk.) argitaratu zen 2019ko urriaren 8ko Agindua, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuarena. Horren bidez ezartzen dira arauak Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-ekintzailetza sustatzera bideratutako 2019ko laguntza-programarako, eta laguntza horien deialdia egiten. Agindu horretan gisa horretako huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

I.– Aginduaren I. eranskineko 30.2.b).1 oinarrian honako hau dio:

1) Funtzionamendu-gastuak:

– Negozioari dagokion lokalaren alokairua.

– Bideragarritasun-azterlanak.

– Izen komertzialaren babesa: patenteak eta markak.

– Irudi korporatiboaren diseinua.

– Negozioa egokitzeko eta martxan jartzeko beharrezkoak diren proiektu teknikoak (barne-diseinukoak barne), profesionalek egindakoak.

– Instalazioen egokitzapen-lanak: pintura, elektrizitatea, argiztapena, klimatizazioa, eta ur-, gas- edo elektrizitate-instalazioak.

Hau esan behar du:

II.– Aginduaren I. eranskineko 30.2.b).2 oinarrian, honako hau dio:

2) Enpresa eratzeko eta hazteko beharrezkoak diren inbertsioak aktibo finkoetan. Horiek berriak izan beharko dute, enpresaren aktiboan sartu beharko dute eta laguntzaren xede den establezimenduan egon beharko dute abian, gutxienez hiru (3) urtez, EJZn alta ematen den egunetik aurrera:

– Merkataritza-jarduerarekin lotutako altzariak eta makinak erostea.

– Ekipamendu informatikoa eta inprimatze- eta/edo digitalizatze-sistemak erostea, sistema eragilearen software-lizentzia edo hura abian jartzeko oinarrizko softwarea barne, eta beharrezkoak diren kudeaketa-aplikazioak eta -programak, enpresaren jardueraren eta ekoizpen- eta administrazio-kudeaketaren modernizaziorako eta optimizaziorako.

– Online salmentaren funtzionalitatea barne hartzen duten merkataritza elektronikorako web-orriak eta software-tresnak sortzea.

– Garraio-elementuak: diruz lagundu ahal izango dira diruz lagundutako enpresaren jarduera horietan garatzen bada edo jarduera garatzeko ezinbestekoak badira.

III.– Aginduaren III. eranskinean, honako hau dio:

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala