Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2019ko urriaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4859

EBAZPENA, 2019ko urriaren 9koa, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua bigarrenez aldatzen duen dekretu-proiektua.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak dekretu-proiektu bat egin du Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua bigarrenez aldatzeko, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean araututakoaren arabera izapidetzen ari da proiektuaren testua.

Horretarako, legeak araututakoa betetzeko, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren 2019ko apirilaren 9ko Aginduaren bidez, proiektu hori egiteko prozedura hasi zen; puntu horretan, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaritza hau izendatu zuten arau-prozedura hori izapidetzeko arduradun, «antolaketaren eta prozeduraren arloko xedapen orokorren proiektuak, ekimenak eta arau-gidalerroak prestatu eta proposatzeko, horiek sinplifikatzeko eta horien kalitatea eta gizarterako eraginkortasuna hobetzeko» emandako eskumenekin bat etorriz (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 11. artikuluko 1. apartatuko b letra). Kontuan hartu behar da ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6. artikuluko 1. paragrafoaren f letraren arabera, 6. artikuluko 1. zenbakiko f) letran ezartzen dela Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren eginkizun eta jardun-arloen artean hauek daudela: «Administrazioa modernizatzeko eta berritzeko prozesua bultzatu, zuzendu eta koordinatzea, eta administrazio eta gobernu elektronikoak eta gardentasun-politika».

Gerora, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2019ko maiatzaren 10eko Agindua eman zuen izapidetzen ari den proiektuaren aldez aurretik onartzeko, idatzitako arau-testuarekin bat etorriz.

Dekretu berria arautzearen ondorioz, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuari sartu behar zaizkio behar diren eta dekretu berrian administrazio elektronikoa errazteko adierazten diren eduki berriak, ezin baita itxaron Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Elektronikoa osorik arautuko duen etorkizuneko dekretua onartu arte; horretaz gain, indargabetutako legeen aipamenak eta beste erreferentzia batzuk aldatu behar dira gaur egungo arauekin bat etor daitezen, eta kendu behar dira lege berrietan estaldura barik geratu diren edukiak.

8/2003 Legearen 8 artikuluaren 1. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea izan behar dute, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, informazio publikoaren izapidea ere bai, legezko bigarren aurreikuspen honetan gertatzen den legez.

Horrenbestez, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua bigarrenez aldatzen duen dekretu-proiektuari informazio publikoaren izapidea egin eta jendaurrean jartzen da, hogei egun baliodunean, ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hori dela eta, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 11. artikuluko 1. paragrafoaren b) letran xedatutakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua (izapidetze-bidean dagoen moduan) bigarrenez aldatzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoa bete dadin, eta herritarrek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, adierazitako proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-oholean (www.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 9a.

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria,

JAVIER BIKANDI IRAZABAL.


Azterketa dokumentala