Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2019ko urriaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4831

EBAZPENA, 2019ko urriaren 4koa, Lurralde Plangintzaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta argitaratzen baita udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta 2019ko ekitaldirako deialdia egiten duen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 22ko Aginduan aurreikusitako deialdia.

2019ko ekainaren 5ean, EHAAn argitaratu zen (105. zk.) Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 22ko Agindua, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta 2019ko ekitaldirako deialdia egiten duena.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 5ean bukatu zen, agindu horren 6.1 artikuluan ezarri zenez. Epe horretan, guztira, 16 eskabide sartu dira (ebazpen honen I. eranskinean daude jasota).

Agindu horren 8.1 artikuluan xedatutakoa dela bide, 2019ko irailaren 17an, dagokion balorazio-epaimahaia eratu zen, hartutako eskaerak aztertu eta egiaztatzeko xedez, kontuan hartuta 9. artikuluan xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa.

Agindu horren 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 200.000 euro bideratuko dira dirulaguntza hauek emateko. Bestalde, 15. artikuluak zehazten du diruz lagunduko dela dokumentua idazteko laguntza teknikoa kontratatzeak dakartzan gastuen % 90, dokumentu bakoitzerako 20.000 euroko gehieneko muga jarrita (biztanle-kopuruaren araberako zuzentzailearekin), aurrekontuko kreditua amaitu arte, eta ezin izango dira diruz lagundu ez BEZa ez bestelako zergak.

Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, 2019ko urriaren 4an, 8.2 artikuluan xedatutakoari erreparatuta, sailburuordetza honi aurkeztu zitzaion esleipenerako proposamena, non adierazten den zein eskabide diren dirulaguntza jasotzeko proposatzen direnak, barnean hartuta udal onuraduna, diruz lagun daitekeen proiektua, lortutako puntuazioa eta proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Deialdia egiteko aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta eta balorazio-epaimahaiak egindako proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko dirulaguntzak ematea, 2019ko ekitaldirako, ebazpen honen II. eranskinean adierazitako udalei (bertan aipatzen da emandako zenbatekoa), dokumentua egin dezaten.

Bigarrena.– III. eranskinean jasotako eskabideak ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Deialdia egiteko aginduaren 18. artikuluan adierazitako moduan eta epeetan egingo da dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, eskatzaile guztiei jakinarazteko, aipatutako aginduaren 10. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 4a.

Lurralde Plangintzaren sailburuordea,

MARIA ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala