Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2019ko urriaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

INGURU ABENTURA KOOP.ELK.TXIKIA, SOCIEDAD COOPERATIVA
4822

IRAGARKIA, Inguru Abentura Koop. Elk. Txikia kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

2019ko irailaren 30ean, eguerdiko 12:00etan hasita, Inguru Abentura Koop. Elk. Txikia kooperatiba-sozietatearen ezohiko batzar orokorra egin zen, bazkide guztiak bertan zirela sozietatearen egoitzan (Albeiz), eta aho batez onartu ziren honako erabaki hauek:

ERABAKIAK

«Inguru Abentura Koop. Elk. Txikia kooperatiba-sozietatea desegitea».

«Kooperatibako administratzaile bakarra kargutik kendu eta Cristian Rodriguez García izendatzea kooperatibaren likidatzaile bakar, sozietatearen estatutuen 90. artikuluan eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluan ezarritakoaren arabera».

«2019ko irailaren 30ean itxitako Hasierako Likidazio Balantzea onartzea».

«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Ezohiko batzar orokorreko akta batzarraren amaieran onartu zen, eta bazkideek eta administratzaileak izenpetu zuten egun horretan bertan, 14:00etan.

Hartutako erabaki horiei buruzko agiriak interesdunen eskura daude, batzarra egin zen lokalean.

Albeiz, 2019ko irailaren 30a.

Likidatzaile bakarra,

CRISTIAN RODRIGUEZ GARCÍA.


Azterketa dokumentala