Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2019ko urriaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4757

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2019ko irailaren 2ko Ebazpena, 10.0040.20.02.01.02 (71/8288/09) errekurtsoan emana.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea bigarren enpresa solidarioari, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen baten bidez bukatu da espediente hori; ebazpen horretan, I202009000008288 arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena baiesten da, eta, beraz, Electricidad Víctor eta Victorio SL enpresari 2.046 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 12.16 f) artikuluaren aurkako arau-hauste astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori, bai eta Construcciones Amenabar SA eta Zuaznabar SL enpresen erantzukizun solidarioa ezarri ere.

Enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta haren aurka egin dezakeela dagokion lan-arloko epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horren berri ematen da, eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 1a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala