Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2019ko urriaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4751

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren ebazpena, erabilera turistikoko etxebizitzen gaineko (ESS01827 eta ESS02334 zenbakiekin inskribatuak Euskadiko Enpresa eta Jarduera Turistikoen Erregistroan) egiaztatze administratiboko prozedura hasita dagoela deklaratzekoa.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, argitaratzen da iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ediktu honen bidez, hortaz, interesdunari jakinarazten zaio eskatzen zaion dokumentazioa aurkeztu beharko duela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Interesdunari jakinarazten zaio, halaber, ezen, epe hori igaro eta adierazitako dokumentazioa aurkeztu ez badu, 15 eguneko epea izango duela alegazioak aurkezteko.

Interesdunak eskuragarri du errekerimenduaren testu osoa, Gipuzkoako Lurralde Bulegoan.

EGINTZAREN LABURPENA

Ondoren aipatzen den pertsonei jakinaraztea, jardueraren titularrak diren aldetik, bideratutako egiaztatze administratiboko prozedurei hasiera emateko ebazpenak.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 8a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala