Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2019ko urriaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4744

EDIKTUA, 43/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 43/2019 hitzezko judizioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Maria Cristina Gabilondo Lapeyra.

Judizio horretan epaia eman da 2019-09-25ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Izarlan Servicios Inmobiliarios demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL). Epaitza honako hau da, hitzez hitz:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Alonso prokuradoreak, Antimar Servicios SLren izenean eta haren ordezkari gisa jarri duen demanda Izarlan Servicios Inmobiliarios SAren aurka. Beraz, azken hori kondenatzen dut 2.145,05 euroko printzipala ordaintzera, baita 3/2004 Legearen 7. artikuluan ezartzen diren interesak eta prozesuko kostuak ordaintzera ere.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hemeretziko irailaren hogeita bostean.

Ebazpen honen testua ebazpena eman den prozesuan interesdun ez diren alderdiei helarazi ahalko zaie soilik testuak izan ditzakeen datu pertsonalak aurretiaz testutik bereizita, eta betiere errespetatuz intimitaterako eskubidea, babes-behar berezia duten pertsonen eskubideak eta biktimen edo kaltedunen anonimotasunaren bermea, bidezkoa denean.

Ebazpen honetan jasotako datu pertsonalak ezin izango dira laga, ez jakinarazi ere legeek ezarritako helburuez besteko helburuekin.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.

Donostia / San Sebastián, 2019ko irailaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala