Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2019ko urriaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4736

EBAZPENA, 2019ko urriaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez instalazioa baimentzen, proiektua onartzen eta onura publikokoa dela deklaratzen baita honako linea honetarako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: Mungia, Gamiz-Fika eta Larrabetzuko (Bizkaia) udal-mugarteetan, 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Markosene-Larrabetzu, cto. 9» izenekoa, Markosene TA-ren eta 9148 euskarriaren artean eta haren adarrak.

Erref.: IFT/YMM.

Esp.: 48-AT-Y-2019-11.

AURREKARIAK

1.– 2019ko otsailaren 5an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (egoitza: San Adrian etorbidea, 48 Bilbao) honako hau eskatu zuen: Mungia, Gamiz-Fika eta Larrabetzuko udal-mugarteetan (Bizkaia), zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Markosene-Larrabetzu, cto. 9» izenekoa, Markosene TA-ren eta 9148 euskarriaren artean eta haren adarrak egiteko administrazio-baimena eta, zehatzago, onura publikoaren deklarazioa. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoa aurkeztu zituen; proiektua Ion Gonzalez del Hoyo industria-ingeniariak sinatu zuen, 2019ko urtarrilaren 10eko konpetentzia-deklarazioaren arabera.

2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko, 2019ko uztailaren 4ko BAOn, 2019ko uztailaren 9ko EHAAn eta 2019ko uztailaren 12ko El Correo egunkarian.

3.– 2019ko uztailaren 2an, ofizio bana igorri zitzaien Mungia, Gamiz-Fika eta Larrabetzuko udalei, aipaturiko iragarkia udaletxeetako iragarki-oholetan jar zezaten. Era berean, 2019ko uztailaren 2an, eskatu zitzaien txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko. Hiru udalei, berriz egin zitzaien eskaera 2019ko abuztuaren 29an.

4.– Arauzko epeak igarota, Udalen batek ere ez du baldintza teknikoak aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.

Bi.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

Hiru.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2019ko irailaren 25eko txostena aztertu da.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduaren 2. artikuluan (2006-12-26ko EHAA), 74/2017 Dekretuaren 24. artikuluari dagokionez (74/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

EBAZTEN DU:

Baimena eta oniritzia ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri honako proiektu honetarako: zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Markosene-Larrabetzu, cto. 9» izenekoa, Markosene TA-ren eta 9148 euskarriaren artean eta haren adarrak. Hona proiektuaren ezaugarri nagusiak:

Gaur egun dagoen zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea, betiere erregelamenduzko agindu berriak betez, «Markosene-Larrabetzu, cto. 9» izeneko goi-tentsioko linea elektrikoan, Markosene TA-ren eta 9148 euskarriaren artean, eta haren adarretan.

Deklaratzea baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela, eta deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak eta eraginpeko eskubideak okupatu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan urgentziaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat, eta baldintza orokor hauekin ematen da ebazpen hau:

1.– Ion Gonzalez del Hoyo industria-ingeniariak sinatutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak, 2019ko urtarrilaren 10eko deklarazioaren arabera.

2.– Martxan jartzeko epea ez da bi urte baino luzeagoa izango, ebazpen hau titularrak jaso duen egunetik aurrera.

3.– Obrak amaitzean, instalazioen jabeak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abiarazte-akta egite aldera.

4.– Baimen hau eman dugu udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko behar diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Saileko Zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Bilbao, 2019ko urriaren 1a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala