Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2019ko urriaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4728

AGINDUA, 2019ko urriaren 1ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez notarioak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko egindako lehiaketa arrunta ebatziz.

Aztertu da hutsik dagoen notariotza betetzeko instruitutako espedientea, zeina 2019ko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketa arruntean biltzen baita (2019ko ekainaren 27ko BOE), eta kontuan hartuta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak lehiaketaren Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoari irailaren 19an emandako Ebazpen ezeslea, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat eta abenduaren 15eko 24/2016 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu, aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Izendatzea ondoren aipatzen den notarioa iragarri den notariotza, Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik dagoena, betetzeko:

Sestaoko notariotzarako, Maria Pilar del Rey Fernández andrea (notariotza hori hutsik geratu da, Mercedes Ramirez Codina andreak erretiroa hartu duelako).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019 urriaren 1a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala