Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2019ko urriaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4703

EBAZPENA, 2019ko irailaren 26koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak.

Osasuneko sailburuaren 2019ko maiatzaren 21eko Aginduaren bidez (2019ko ekainaren 14ko EHAA), osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak iragarri ziren, 108.010 euroko zenbatekokoak, hain zuzen.

Agindu horren 7. artikuluan ezartzen denez, bekak eta laguntzak eskuratzeko eskabideak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpen baten bitartez, eta Osasuneko sailburuak horretarako berariaz izendatutako balorazio-batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta, betiere.

Deialdia egiteko aginduan jasotako bekek eta/edo laguntzek ez dute zertan egon behar pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauen 9. artikuluko 9. atalean (hau da, bekei buruzko atalean) aurreikusitako salbuespen-eremuan (Araba, 33/2013 Foru Araua; Bizkaia, 13/2013 Foru Araua; Gipuzkoa, 3/2014 Foru Araua).

Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabideak aztertuta eta balorazio-batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak ematea I. eranskinean adierazten diren pertsonei; bertan zehazten da diru-kopurua ere.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako pertsonen eskabideak ezestea, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 26a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana