Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2019ko urriaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4662

IRAGARKIA, entzunaldi-izapide bat jakinarazteko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularren jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu baina lortu ez denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 165. artikuluko 4. apartatuan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 84. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, jendaurrean jartzen dira zenbait emakida-eskubide amaitzeko espedienteak. Emakida-eskubideen ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten dira.

Espedienteak Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusi ahal izango dira, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan egoki ikusten diren alegazioak egin eta dokumentu eta egiaztapenak aurkeztu ahal izango dira. Helbidea: Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua – 20015 Donostia.

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 20a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala