Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2019ko urriaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4660

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Consignaciones Toro y Betolaza SAk lehorretik itsasorako isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-espedientea.

Espediente-kodea: VTM-48-00091.

Eskatzailea: Consignaciones Toro y Betolaza SA.

Jarduera: itsasoko garraioari eta barne-bide nabigagarrietako garraioari lotutako jarduerak.

Jardueraren kokapena: Bilboko Portua. A3 Kaia. Zierbena (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Nerbioi kanpoaldeko trantsizio-urak.

Isurketa-gunea: UTM (ETRS89) koordenatuak: X = 494.555; Y = 4.800.009.

Isuri-mota eta bolumena: ur sanitarioak (910 m3/urtean) eta makineria garbitzeko urak (290 m3/urtetan).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, HOGEI EGUNeko (20) epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkiela irizten dutenek alegazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko kantauriar arroen bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua – Bizkaia Plaza eraikina – 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da, nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2019ko irailaren 5a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala