Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2019ko urriaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4658

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordeak emandako ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horrek ezetsi egiten du Ertzaintzako zuzendariaren 2018ko azaroaren 27ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. 2018ko azaroaren 27ko Ebazpena Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren arau-hauste bati buruzkoa da.

Espediente-zenbakia.: REC-VIC-013/2019-VII (405X1802138-7).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da jakinarazpen-ondorioetarako eta eranskinean aipatutako interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Aipatutako ebazpenaren testu osoa Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza eskura daiteke (Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

2.– Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzien Gasteizko Epaitegian, edo demandatzaileak helbidea duen barrutiko administrazioarekiko auzien Epaitegian (baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren jurisdikzioan badago), bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 2a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala