Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2019ko urriaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
4655

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegian bideratutako 196/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonei.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

196/2019 prozedura laburtua, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren aurka jarritakoa, zeinaren bidez ezesten baita Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko martxoaren 5eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez argitaratu zen ordezkapenak egiteko izangaien ohiz kanpoko zerrendak irekitzeko deialdialdian onartutakoen eta bazter utzitakoen 2018ko azaroaren 16ko behin betiko zerrenda eta deialdi horretan irekitako zerrendak irekita mantentzen dira.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.

Emango den epaiak eraginda suerta litezkeenak interesdunak dira prozedura horretan, eta eranskinean agertzen diren zerrendetako postuetan agertzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 13a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA
EMANGO DEN EPAIAREN ERAGINPEAN EGON DAITEZKEEN HAUTAGAIEN ZERRENDA

Demanda baiesteak eragina izan dezake Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen ordezkapenak egiteko hautagaien zerrenda osatzen duten pertsonengan, Bizkaiko Lehen Hezkuntzako Gorputz Hezkuntzako espezialitatean.


Azterketa dokumentala