Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2019ko urriaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
4654

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 247/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonei.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

247/2019 prozedura laburtua, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2018ko urriaren 16ko Ebazpenaren aurka jarritakoa, zeinaren bidez ezesten baita Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda argitara ematen da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduak xedatu duenarekin bat etorriz.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.

Emango den epaiak eraginda suerta litezkeenak interesdunak dira prozedura horretan, eta eranskinean agertzen diren zerrendetako postuetan agertzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 13a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA
EMANGO DEN EPAIAREN ERAGINPEAN EGON DAITEZKEEN HAUTAGAIEN ZERRENDA

Demanda baiesteak eragina izan dezake Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen ordezkapenak egiteko hautagaien zerrenda osatzen duten pertsonengan, Filosofia espezialitatean, hiru lurralde historikoetan.


Azterketa dokumentala