Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2019ko urriaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4652

AGINDUA, 2019ko urriaren 1ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailbururena, 2019. urtean egiten edo hasten diren goi mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Ikusirik 2019. urtean egiten diren edo hasten diren goi mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzen deialdia arautzen duen 2019ko ekainaren 5eko Agindua.

Aipatu aginduaren 10. artikuluak xedatzen du, alde batetik, Balorazio Batzorde bat osatuko dela, aurkezten diren eskabideak eta dokumentazioa aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko; eta bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide eta aipatutako Batzordearen osaera argitara eman behar dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Batzordekideak:

– Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridiko Arloko arduraduna).

– Iker Ugarte Tutor (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 1a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala