Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2019ko urriaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4651

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2019ko irailaren 16koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baita 2019an jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuak sortu eta garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea (Mugiment deialdia).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira honako agindu honen euskarazko argitalpenean: Agindua, 2019ko irailaren 16koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baita 2019an jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuak sortu eta garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea (Mugiment deialdia) –2019ko urriaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 190. zk.–. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

3. artikuluan, 2019/4562 (18/2) orrialdean,

hau esaten den lekuan:

«Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeek jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako dirulaguntzak.»

honela esan behar du:

«Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeek eta horietara atxikitutako erakundeek jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako dirulaguntzak.»

17. artikuluan, 2019/4562 (18/8) orrialdean,

Hau esaten den lekuan:

«Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Araudiaren 68. artikuluan arautuarekin bat, diruz lagundutako jarduera partez egitea azpikontratatu ahal izango du erakunde onuradunak.»

honela esan behar du:

«Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Araudiaren 68. artikuluan arautuarekin bat, diruz lagundutako jarduera osoa edo horren zati bat azpikontratatu ahal izango du erakunde onuradunak.»


Azterketa dokumentala