Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2019ko urriaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
4650

AGINDUA, 2019ko urriaren 4koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena: borondatez amortizatu eta trukatu den Euskadiko zor publikoaren jaulkipen baten emaitza argitaratzen du, bai eta egindako jaulkipen berrien ezaugarriak ezarri ere.

Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2019ko irailaren 24ko Aginduan xedatzen da (2019-10-04ko EHAA) 2018ko otsailaren 28ko zor publikoaren jaulkipenaren (epemuga: 2038ko otsailaren 28a) zenbatekoak handitzea. Horretarako, zenbateko bera mantenduta, aldaketa hauek egingo lirateke: 2013ko martxoaren 26ko jaulkipenaren (epemuga: 2020ko martxoaren 26a) eta 2017ko apirilaren 18ko jaulkipenaren (epemuga: 2022ko apirilaren 22a) bonuen borondatezko amortizazioa eta trukaketa. Horretaz gain, irailaren 24ko Aginduak handitutako jaulkipenaren funtsezko ezaugarriak ere ezarri ditu: urteko interes nominala, prezioa eta amortizazio-data, hain zuzen. Horretaz gain, modu gehigarrian, aukera eskaintzen du eskudiruaren trukeko amortizazio aurreratua eskatzeko. Jaulkitako zenbatekoa, jaulkitze-data, harpidetzaren prezioa eta borondatezko amortizazioa burutzeko baldintzak –bonoaren truke edo eskudiruaren truke– Ogasun eta Ekonomia Sailak zehaztuko ditu, mandatua duen erakundeari edo erakundeei kontsulta egin eta gero.

Trukerako eta borondatezko aldez aurretiko amortizaziorako aldia amaituta eta jaulkipenaren, trukearen eta amortizazioaren ezaugarriak ezarrita, beharrezkoa da arau horiek guztiak eta aldaketon ondoriozko emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Ondorioz, irailaren 24ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera, hau xedatzen dut:

1. artikulua.– 2018ko otsailaren 28ko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa zabaltzea. Jaulkipen hori Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2018ko otsailaren 15eko Aginduaren bidez baimendu zen. Bertan ezartzen da 200.000.000 euroko Euskadiko zor publiko bat jaulkitzea eta jaulkipen horren ezaugarri jakin batzuk zehazten dira. Hori dela eta, zor publiko horrek 2018ko otsailaren 15eko eta irailaren 24ko aginduetan ezarritako ezaugarriak izango ditu, hauek, hain zuzen:

a) Jaulkitze-data: 2019ko urriaren 11.

b) Amortizazio-data: 2038ko otsailaren 28a.

c) Urteko interes-tasa nominala: % 2,50.

d) Esleitutako zenbateko nominala: 17.740.000,00 euro.

e) Harpidetzaren prezioa: zenbateko nominalaren % 131,943885.

f) ISIN kodea: ES0000106601.

Zabalpen horri dagozkion bonuek 2018ko otsailaren 15eko Aginduari jarraikiz jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.

2. artikulua.– Hauek dira 2013ko martxoaren 26ko Euskadiko zor publikoaren jaulkipeneko bonuen trukearen eta borondatezko aldez aurretiko amortizazioaren emaitzak % 4,90era (epemuga: 2020ko martxoaren 26a):

a) Trukearen eta aldez aurretiko amortizazioaren data: 2019ko urriaren 11.

b) Trukearen eta aldez aurretiko amortizazioaren prezio garbia: % 102,475.

c) Ordaindu beharreko kupoi korritua: % 2,664208.

d) Trukearen eta aldez aurretiko amortizazioaren prezio efektiboa: % 105,139208.

e) Aurkeztutako zenbateko nominala: 118.670.000,00 euro.

f) Onartutako zenbateko nominala: 118.670.000,00 euro.

a.– Zenbateko nominala bonoaren truke: 8.890.000,00 euro.

b.– Zenbateko nominala eskudiruaren truke: 109.780.000,00 euro.

3. artikulua.– Hauek dira 2017ko apirilaren 18ko Euskadiko zor publikoaren jaulkipeneko bonuen trukearen eta borondatezko aldez aurretiko amortizazioaren emaitzak % 0,60ra (epemuga: 2022ko apirilaren 30a):

a) Trukearen eta aldez aurretiko amortizazioaren data: 2019ko urriaren 11.

b) Trukearen eta aldez aurretiko amortizazioaren prezio garbia: % 102,814.

c) Ordaindu beharreko kupoi korritua: % 0,268852.

d) Trukearen eta aldez aurretiko amortizazioaren prezio efektiboa: % 103,082852.

e) Aurkeztutako zenbateko nominala: 164.786.000,00 euro.

f) Onartutako zenbateko nominala: 164.876.000,00 euro.

a.– Zenbateko nominala bonoaren truke: 8.850.000,00 euro.

b.– Zenbateko nominala eskudiruaren truke: 156.026.000,00 euro.

4. artikulua.– Mandatua duten entitateek sail honi jakinaraziko diote nola banatu diren entitateka bai harpidetutako nominala bai trukean eta eskudirutan itzuli beharreko nominala, behar den sarrera egiteko eta erregistroan oharrez jasotzeko zer zor jaulki eta amortizatu den, Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores SA (Iberclear) sozietatean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 4a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala