Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2019ko urriaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4645

EBAZPENA, 2019ko urriaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ordezkapenetarako dirulaguntzak ematen baitzaizkie eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei.

Dirulaguntza horiek euskara-eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko ematen dira, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikulua eta ondorengoak betez. Agindu horren bidez, batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eskainiko dien hizkuntza prestakuntzako zerbitzua arautzen da, eta, bestetik, euskara-ikastaroetara doazen udal langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak ezartzen dira.

Ikusirik udal-administrazioek aurkeztu duten dokumentazioa, eta dokumentazio hori Aginduan ezarritakoarekin alderatu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei bakoitzarentzat izendatzen den diru kopurua ematea, egindako kontratazioen dirulaguntza gisa. Emandako dirulaguntza 2019ko urtarrila-ekaina epeari dagokio, gehienez ere.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak ezartzen duenez.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezezta dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea berariazko akordioa jaso edo isilbidez ezeztatuta jo eta biharamunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 4a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala