Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2019ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4615

AGINDUA, 2019ko irailaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez honako agindu hau aldatzen baita: Agindua, 2019ko apirilaren 17koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena; horren bidez 2019ko ekitaldirako laguntza itzulgarriak deitzen eta arautzen dira oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortu eta garatzeko. Gauzatu Industria programa.

2019ko maiatzaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 82. zk., argitara eman zen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko apirilaren 17ko Agindua. Agindu horren bidez, 2019ko ekitaldirako laguntza itzulgarriak deitzen eta arautzen dira oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortu eta garatzeko (Gauzatu Industria programa).

Bertan, 16. artikuluan (eskaera ebaluatu eta baloratzeko organoa), batzorde bat sortu zen, enpresak oinarri teknologikotzat eta/edo berritzailetzat joko zituena, SPRIk aurkeztutako txostenetan eta behin-behineko proposamenean oinarrituta, eta ebazteko eskumena duen organoari behin betiko proposamena helaraziko ziona.

Batzorde horretan Alejandro López Cárcamo, Industria Garatzeko zuzendaria, izendatu zen batzordeburua.

2019ko irailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 169. zk., argitara eman zen 2019ko abuztuaren 29ko 132/2019 Dekretua, Alejandro López Cárcamo jauna Industria Garatzeko zuzendari kargutik kentzea xedatzeko dena, eta 2019ko abuztuaren 29ko 132/2019 Dekretua, Mikel Amundarain Leibar jauna Industria Garatzeko zuzendari izendatzeko dena.

Adierazitako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko apirilaren 17ko Aginduaren 16. artikuluaren (eskaera ebaluatu eta baloratzeko organoa) 2. paragrafoaren 1. apartatua. Agindu horren bidez, 2019ko ekitaldirako laguntza itzulgarriak deitzen eta arautzen dira oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortu eta garatzeko (Gauzatu Industria programa), eta honela idatzita geratzen da:

«2.– Honako hau da batzordearen osaera: Batzordeburua: Mikel Amundarain Leibar, Industria Garatzeko zuzendaria.»

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da agindu honen aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019 irailaren 30a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala