Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2019ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4511

IRAGARKIA, Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide sareko zarataren aurkako ekintza-plana jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 2012ko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideen zarataren aurkako ekintza-plana jendaurrean jartzen da; horretarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, azken argitalpena egin eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edozein pertsona fisikok zein juridikok aukera izan dezan dokumentazioa aztertzeko eta egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko.

Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideen zarataren aurkako ekintza-plana kontsulta daiteke Bide Azpiegituretako Departamentuaren webgunean (www.gipuzkoaerrepideak.eus), «Araudia eta dokumentazioa» mihian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Birgaitze eta Berrikuntza Zerbitzuan, bulego-orduetan (Miramon pasealekua 166, 20014 Donostia).

Donostia, 2019ko irailaren 20a.

Bide Azpiegituretako foru-diputatua,

AINTZANE OIARBIDE IRURETAGOIENA.


Azterketa dokumentala