Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2019ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4508

IRAGARKIA, zeinaren bidez epaitzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 340/2019 prozedura laburtuan interesdun direnak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak xedatu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

340/2019 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez (apirilaren 25eko EHAA, 77.zk.) iragarritako Ertzaintzaren Oinarrizko eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitakoa. Hau da errekurritutako jarduketa: 2018ko abuztuaren 13ko Ebazpena, zeinaren bitartez ezesten baita 2018ko ekainaren 18ko Ebazpenaren aurka jarritako aukerako berraztertzeko errekurtsoa. Azken ebazpen horren bitartez, demandatzailea aipatutako hautaketa-prozeduratik kanpo uzten da, prestakuntza-ikastaroa ez gainditzeagatik.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko irailaren 23a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala