Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2019ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4507

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 209/2019-A prozedura laburtuan interesdun direnak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak xedatu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

2018ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez (uztailaren 13ko EHAA, 135.zk.) iragarritako Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako izangai batek hasitako 209/2019-A prozedura laburtua. Auzi-errekurtsoa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2019ko otsailaren 13ko Ebazpenaren aurka jarri da, zeinaren bitartez ezesten baita oposizio-faseko bosgarren probaren behin betiko emaitzen kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko irailaren 23a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala