Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2019ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4503

EDIKTUA, 2019ko abuztuaren 30ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei buruzko zenbait agiri-errekerimendu.

Ezinezkoa izan da agiriak eskatzeko jakinarazpena berariaz egitea iragarki honen amaieran ageri diren lagunei, hainbat arrazoirengatik; agiri horiek zein diren ere adierazten da beherago.

Hori dela eta, ediktu hau argitaratzen da, interesdunak jakitun egon daitezen, eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie haien espedienteari buruzko agiriak aurkeztu beharko dituztela 10 eguneko epean iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, Arabako Izatezko Bikoteen Erregistroan (Félix María Samaniego kalea 2-2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Era berean, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela hemen jasotako errekerimenduen testu osoa, Arabako Izatezko Bikoteen Erregistroan (Félix María Samaniego kalea 2-2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 30a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala