Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2019ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4500

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 101/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 101/2019 prozedura.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Vanessa Diaz Manzano.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

– Manuel Exposito Llagunori, ediktu bidez, prozesu horretan 2019-09-11n emandako epaia jakinaraztea. Epaiaren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta, bertan, osorik aztertu ahal izango du.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizial honetako iragarki-taulan, 2019-09-11ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko irailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala